2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 85. lurzatian. Hasierako onespena
Leitzako Udaleko Alkatetzaren uztailaren 10eko 2026/270 Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Alberto González Purroy arkitektoak idatzitako eta Patxi Arrazola kaleko 7 zenbakiko jabekideen komunitateak sustatutako hiri-jarduketarako plan bereziari.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.
Leitzan, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2609815