2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Udal Planeko SR-1 sektoreko birpartzelazio proiektua, Jabetza Erregistroko idatzoharrekin bat. Behin betiko onespena
Legardako udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Legardako Udal Planeko SR-1 sektoreko birpartzelazio proiektua, Jabetza Erregistroko idatzoharrekin bat.
Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Legardan, 2026ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L2609592