143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Borondatezko birpartzelazio-proiektua, kudeaketako hirigintza-hitzarmena eta urbanizazio proiektua Etxarriko UE-50 unitaterako. Hasierako onespena

Larraungo alkateordeak, 2026ko uztailaren 3ko 55/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zituen Etxarriko UE-50 unitaterako borondatezko birpartzelazio-proiektua, kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eta urbanizazio proiektua 19. poligonoko 175. lurzatian, José Antonio Mendizabal Yarza eta María Sagrario López Pérez jaun-andreek sustatua.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25, 134, 152 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mugiron (Larraun), 2026ko uztailaren 3an.–Alkateordea, Miguel María Mugiro Sorabilla.

Iragarkiaren kodea: L2609678