143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Finken normalizazio proiektua, Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatian (AH 15.10). Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko uztailaren 1eko 153/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Zuastiko 2. poligonoko 275. katastroko lurzatian (AH 15.10) finkak normalizatzeko proiektua, Miguel Rico y Asociados Gestión Integral SLk sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, aplikatzeko xedatutakoa 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Itzan, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2609606