2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Xehetasun-azterketa, Latasako 9. poligonoko 466. lurzatian. Hasierako onespena
2026ko uztailaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Latasako 9. poligonoko 466. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Sustatzaileak Fernández de Barrena Sarasola ahizpak dira.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu Imozko Udalean.
Imotzen, 2026ko uztailaren 3an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2609685