1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3806E/2026 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastua handitzeko "Errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzak" emateko deialdian. DDBN kodea: 892689.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 1499E/2026 Ebazpenaren bidez, errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onetsi eta 300.000 euroko gastua baimendu zen 2026ko gastuen aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP E-24/000737-01] partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 1499E/2026 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du guztira 200.000 euro gehitzea errelebo-kontratuak sustatzeko deialdiari.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimentzea 200.000 euroko zenbatekoa, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP E-24/000737-01] partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2609838