2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Aldaketa, Morea sektoreko Plan Bateratuan. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2026ko ekainaren 12ko bilkuran, hasiera batez onetsi du sektoreko "La Morea" izeneko Plan Bateratuaren aldaketa, Konpentsazio Batzordeak sustatu duena.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 78. artikuluei jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2026ko uztailaren 8an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2609741