2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Ezkirozko SR-7 sektorearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2026ko uztailaren 2an erabaki zuen hasiera batez onestea Eskirozko S-7 sektoreko unitate bakarra birpartzelatzeko proiektua. Unitateko birpartzelazio-batzordeak sustatu du proiektua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2609691