143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Ezkirozko 2. poligonoko 202. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2026ko uztailaren 2an, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat katastroko 2. poligonoko 202. lurzatian, Ezkirozen, BSH Electrodomésticos España SAk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2609690