2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
UD 5 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko uztailaren 2ko 751/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Funesko arau subsidiarioetako UD 5 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Taboada Grupo Alimentario SLk sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.
Funesen, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2609636