143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2026ko uztailaren 13ko ebazpen baten bidez, alkateak udal honetako zinegotzi Aranzazu Fernández Cayetanoren esku utzi du ezkontza zibil bat egiteko eskudantzia. Heldu den 2026ko uztailaren 24an izanen da, udal bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2. artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Cabredon, 2026ko uztailaren 13an–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2609833