143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3801E/2026 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastua handitzeko "Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak" emateko deialdian. DDBN kodea: 883275.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 4an emandako 67E/2026 Ebazpenaren bidez, 250.000 euroko gastua baimendu zen dirulaguntzak emateko espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzearren, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastu-­aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [ PEP E-24/000737-01] partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 67E/2026 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du guztira 700.000 euro gehitzea deialdi horretarako aurrekontuari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 700.000 euroko zenbatekoa, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000737-01] partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2609836