143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Udal titulartasuneko lurzatien kalifikazio juridikoaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

Alkatetzaren 2026ko ekainaren 24ko 607 zenbakiko Ebazpenaren bidez, hasiera ematen zaio administrazio espediente bati, aldatu dadin Berriozarko katastroko 18. poligonoko 73.1.1 katastroko lurzatiaren kalifikazio juridikoa, ondoren Bidean fundazioaren alde trukatzeko, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako manuekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, espedienteak ukitutako pertsonek eta entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. eta 132. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. eta 122. artikuluekin (foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Berriozarren, 2026ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2609200