2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa Udal Planean, Lekarozen "enpresa campus" bat ezartzeko. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 8. puntuan erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual xehakatu bat Udalaz gaindiko Plan Sektorialean, Lekarozen (Baztan) "enpresa campus" bat ezartzeko. Haren bidez, eraikinen solairuko okupazioa aldatu nahi da UM-4 unitate morfologiko gisa definitutako lurzatietan.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2026ko uztailaren 7an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2609713