2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Xehetasun-azterketa Elizondoko 16. poligonoko 148. lurzatian. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 7. puntuan, erabaki zuen hasiera batean onestea Angela Nagore Sánchezek eta Ioritz Mitxeltorena Sansiñenak Elizondoko 16. poligonoko 148. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Baztanen, 2026ko uztailaren 6an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2609707