2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Aranoko udaleko alkateak, 2026ko uztailaren 8an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:
Datorren 2026ko uztailaren 18tik 30era herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateetako Organizazio, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduaren 43. eta 4.7 artikuluak agintzen dutenaren arabera,
ERABAKI DUT:
1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Xabier Cueto Martin alkateordearen esku uztea, nire absentzia ordezkatu dezan aipatutako egunetan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.
Aranon, 2026ko uztailaren 8an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Iragarkiaren kodea: L2609884