1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3800E/2026 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastua handitzeko, enpresei 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzeko dirulaguntzak emateko deialdian. DDBN kodea: 883277.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 6an emandako 166E/2026 Ebazpenaren bidez, 250.000 euroko gastua baimendu zen 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko dirulaguntzetarako, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000737-01] partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 166E/2026 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 800.000 euro gehitzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko deialdian.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimentzea 800.000 euroko zenbatekoa, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000737-01] partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2609835