143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Labianoko 5. poligonoko 32. eta 619. lurzatietan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2026ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Labianoko katastroko 5. poligonoko 32. eta 619. lurzatietan, Román Monreal Urrozek sustatua.

Espedientea jendaurrean izanen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2609526