143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa baten proiektua, Agoizko AR-2 banaketa-eremuko 2. poligonoko 593. eta 594. lurzatiak elkartzeko, Iñaki Ayechu Echarte arkitekto teknikoak idatzi eta sinaturiko proiektu teknikoaren arabera. Mok Ouk Chanbopheak da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2609689