143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Etxabarriko UNC-3 plan partziala. Jendaurreko informazioa

Alkatetzaren 2026ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Etxabarriko UNC-3 plan partziala, familia bakarreko etxebizitza bakartuetarako hiru lurzati definitzea lau beharrean, hori baita plan partzialerako Udal Plan Orokorraren araudiak ezartzen duena. Sustatzaileak Galdeano Galdeano anaiak eta Ines Álvarez de León dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Amillaon, 2026ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2609616