2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2026rako lan publikoaren eskaintza
Lehendakariaren 226/2026 Ebazpenaren bidez, 2026rako lan-eskaintza publikoa onartu da, honako baldintzetan:
Lehenengoa.–Sakanako Mankomunitatearen 2026ko Lan Eskaintza Publikoa onartzea, honako lanpostu hauek barne hartuta:
–Kulturartekotasun bitartekaria. Maila: C. Hizkuntza-eskakizuna: euskara B2 eta arabiera jakintza altua. Lan-kontratuduna.
–Hondakin zerbitzuko bilketan hiru peoi-gidari lanpostu errelebo kontratuko modalitatean. Maila: D. Hizkuntza eskakizuna: B2. Lan-kontratudunak.
Bigarrena.–Mankomunitatearen 2026rako Lan Eskaintza Publikoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean, erakundearen iragarki-taulan eta web orrian argitara dadila agintzea, horren aurka jar daitezkeen errekurtsoak adieraziz.
Hirugarrena.–Lan-eskaintza publikoaren xede diren lanpostuak gaur egun betetzen dituzten aldi baterako langileei jakinaraztea ebazpen hau.
Laugarrena.–Hautaketa-prozedurak prestatzen hasteko agintzea. Prozedura horiek 2026ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi beharko dira (garbitzaileen lanpostuen kasuan).
Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Batzar Nagusiari, egiten duen hurrengo bilkuran.
Administrazio-egintza honen aurka, honako errekurtso hauek jarri ahal izango dira:
1.–Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
2.–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.
3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, administrazioarekiko auzien epaitegian.
Arlo horretan indarrean dagoen araudia betez argitaratzen da.
Lakuntzan, 2026ko ekainaren 30ean.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2609630