2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Ikusi da deialdi bat onetsi zela, administrari-ofizial bat modu finkoan kontratatzeko Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatean (deialdia argitaratu zen 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, hala xedatuta baitago oinarrietan.
Deialdiko dokumentazioa aztertuta, Mankomunitateko buruak ebazpen bat argitaratu zuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, adierazita zein zen alegazioak jartzeko epea; hori guztia, bat etorriz honako hauetan ezarritakoarekin: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 25. artikulua (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia); Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 28. xedapen gehigarria (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikulua.
Erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko epea amaituta, ez da halakorik jaso.
Hortaz, Mankomunitateko buruak 2026ko uztailaren 8an emandako 2026-0031 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:
Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
–Izangai onartuak:
NORTASUNA FROGATZEKO AGIRIAREN ZENBAKIA |
33440669A |
78752872K |
72824405B |
72815384Y |
44641085V |
16567099S |
52448511R |
52442286D |
16642645Y |
44633384K |
44646896D |
52449963G |
50648191Y |
–Izangai baztertuak:
NANa | BAZTERTZEKO ARRAZOIA |
78743338D | Ez du aurkeztu oinarrietan eskatutako tituluaren ziurtagiririk |
Bigarrena.–Izangaiei komunikatzea probak izanen direla 2026ko abuztuaren 11n, 17:30ean, Mankomunitatearen bulegoetan (Gargantua poligonoa, D kalea 2).
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.
Azkoienen, 2026ko uztailaren 9an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2609752