143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

26-01026 gora jotzeko errekurtsoa, lotuta dagoena psikologo plaza bat betetzeko oposizioan onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin

Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buru Begoña Gogorcena Marinek jarraian heldu den ebazpena eman zuen 2026ko uztailaren 3an. Hona hemen zer dioen, hitzez hitz:

Ebazpena, 2026ko uztailaren 3koa, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak emana, zeinaren bidez pertsonak eta entitateak epatzen baitira, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 26-01026 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtsoa jarri da Mankomunitateko buruaren maiatzaren 12ko 12/2026 Ebazpenaren aurka. Haren bidez, deialdi honetan onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen: deialdia, oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko psikologo plaza bat.

Ikusi da, 2026ko ekainaren 26an, mankomunitate honetako erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat 26-01026 gora jotzeko errekurtsoari buruz. Errekurtso hori Andrea Urtasun Rosek jarri du, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Mankomunitateko buruaren maiatzaren 12ko 12/2026 Ebazpenaren aurka. Haren bidez, deialdi honetan onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen: deialdia, oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko psikologo plaza bat. Horiek horrela, eta baliatuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1 k) artikuluan aitortuta ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irunberriko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Irunberrin, 2026ko uztailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.

Iragarkiaren kodea: L2609697