143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA

2026ko lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da honako hau erabaki zela, Ultzamako Udaleko Alkatetzaren maiatzaren 28ko 121/2026 Ebazpenaren bidez:

Lehenbizikoa.–Onestea Ultzamako Udalaren lan publikoaren eskaintza, 2026rako, barnean dituela honako plaza hauek:

3. lanpostua.–Lan-kontratudun finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldia: osoa. Osagarriak: %8,00 (lanpostua), %12 (maila). Sarbidea: barne-igoera, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Euskara eskakizuna: C1, EGA edo horren baliokidea.

4. lanpostua.–Lan-kontratudun finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldia: osoa. Osagarriak: %8,00 (lanpostua), %12 (maila). Sarbidea: barne-igoera, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Euskara eskakizuna: C1, EGA edo horren baliokidea.

5. lanpostua.–Lan-kontratudun finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: basozaina eta zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Lanaldia: osoa. Osagarriak: %8,00 (lanpostua), %5,5 (lanaldiaren luzapena), %5,5 (arrisku berezia), %12 (maila). Sarbidea: barne-igoera, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Euskaraz jakin beharra: B2 maila (ahoz) eta B1 (idatziz).

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, orok jakin dezan, eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea aldi baterako langileei; zehazki, 2026ko lan publikoaren eskaintzak ukitutako plazetan diharduten Ultzamako Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2609642