2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Oposizio-lehiaketa, sukaldeko ofizialaren plaza bat betetzeko. Akats-zuzenketa
Deialdia alkatearen maiatzaren 21eko 222/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitaratu zen 2026ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n.
Ikusi da akatsa dagoela 14. oinarrian (bertan aipatzen dira zer errekurtso jartzen ahal diren deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen aurka), eta, hortaz, alkatearen 2026ko uztailaren 6ko ebazpenaren bidez, zuzendu egin da. Hala, honela idatzita geratzen da deialdiaren 14. oinarria:
"Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza onetsi zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
b) Lan demanda, 2 hilabeteko epean, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Lan arloko Aferen Atalean (txandaren arabera dagokiona), Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazketan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita".
San Adriánen, 2026ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2609702