2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
2026ko lan publikoaren eskaintza
Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren uztailaren 8ko 305/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Cortesko Udalaren 2026. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:
Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dute urtero, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, hala ezartzen baitu bere 3. artikuluan ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duenak.
Hutsik eta aurrekontuz hornituta dauden plaza guztiak sartuko dira lan eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren urte horretan bete behar direnak eta zein diren aldi baterako betetzekoak.
Espedientean sartuta dago Kontu-hartzailetzaren 2025eko abenduaren 18ko 2025-0056 txostena, zeina eman baitzen 2026ko plantilla organikoa onesteko espedientearen harira. Txosten horren arabera, kreditu nahikoa eta egokia dago plantillako plaza guztietarako. Hain zuzen, lan publikoaren eskaintza honetan onetsitako plaza ere sartu zen plantillan.
Aztertu da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluko g) letra, zeinak xedatzen baitu alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.
Ikusi da 2026ko uztailaren 8an egindako negoziazioa langileen ordezkariekin (negoziazio-mahaia), bete beharrez ezarrita dagoena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6 d) artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onestekoa).
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Cortesko Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza onestea, honako plaza hau barne hartzen duela:
1.–Izaera: funtzionarioa. Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu osagarriak; 9. zenbakia du plantilla organikoan. %50eko lanaldia. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Ordezte-tasa, Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluan ezarritakoa. Noiz betetzekoa: 2026. Txanda murriztua.
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen gardentasun atarian, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten, eta interesdunek jar ditzaten egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak, kasua bada.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Cortesen, 2026ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2609760