2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizioa, bete dadin udaltzain-agentearen plaza bat. Beste plaza bat eskaintzea
Cintruénigoko alkate Oscar Bea Trincadok honako ebazpen hau (2026-0240 zenbakia) eman du 2026ko ekainaren 23an:
"Cintruénigoko Udalaren Gobernu Batzarrak, apirilaren 13an, erabaki zuen deialdi bat onestea, oposizio bidez betetzeko udaltzain-agentearen plaza bat (iragarkia argitaratu zen 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean). Deialdiaren 1.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, plaza gehiago sar daitezke deialdian, baldin eta plaza huts berriak sortzen badira deialdia argitaratzen denetik epaimahaiak behar den zerrenda egin aurreko unera arte, alegia, Nafarroako Segurtasun Eskolarako plazak esleitzeko ekitaldian parte hartzeko onartutakoen zerrenda.
1.2 oinarrian berean ezarrita dago alkateari dagokiola erabaki horren gaineko ebazpena emateko eskumena. Ebazpen horretan zehaztuko du zenbat izanen diren, orotara, deialdi horren oinarrien arabera beteko diren plazak, eta ebazpena argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan.
Udalean indarrean den plantilla organikoan plaza huts bat dago (A19 kodea du), eta plaza horrek betetzen ditu aipatutako deialdian sartzeko baldintzak. Izan ere, Nafarroako Segurtasun Eskolaren hurrengo oinarrizko ikastaroan sartzeko epea ez da amaitu.
Plaza huts hori 2026rako onetsitako lan publikoaren eskaintzan sartuta dago (eskaintza hori 2026ko ekainaren 22ko 2026-0238 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean oraindik argitaratzeke dago).
Aintzat harturik udaltzainburuak 2026ko ekainaren 18an egindako txostena, non proposatzen baitu deialdiko plazen hasierako kopurua handitzea, Udaltzaingoaren plantillaren egungo egoera hobetzeko eta zerbitzuaren premiak asetzeko.
Udaleko kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu zen, eta hark txostena eman zuen 2026ko ekainaren 18an. Hartan, baieztatu zuen kreditu egokia eta nahikoa dagoela espediente hau izapidetzeak dakartzan obligazioak finantzatzeko, eta gastua horren arabera fiskalizatu zuen.
Horrenbestez, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea beste plaza bat sartzea honako deialdi honetan: deialdia, oposizio bidez betetzeko udaltzain-agentearen plaza bat Cintruénigoko Udaltzaingoan (deialdi hori Cintruénigoko Udalaren Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2026ko apirilaren 13ko erabaki baten bidez). Hortaz, hasiera batean deitutako plazari (behar bezala identifikatuta dago aipatutako deialdian) beste plaza bat gehituko zaio, une honetan hutsik baitago (A19 kodea du Udalaren plantilla organikoan).
Bigarrena.–Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da 2026rako lan publikoaren eskaintza onesten duen Cintruénigoko alkatearen ebazpena.
Hirugarrena.–Deialdian ezarritakoa bete beharrez, agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta Udalaren iragarki-taulan, eta, orobat, ohartaraztea honako errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal dela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Cintruénigon, 2026ko ekainaren 23an.–Udalburua burua, Oscar Bea Trincado.
L2609015
Iragarkiaren kodea: