143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Oposizio-lehiaketa murriztua, garbiketako arduradunaren lanposturako

Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 1eko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko garbiketako arduradunaren plaza bat, C mailakoa. Prozesuan parte hartzen ahalko dute D mailako garbiketako peoiaren lanpostua betetzen dutenek lan-kontratudun finko gisa.

Prozesua gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; 1/2025 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 7koa, onesten dituena Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriaken; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Antsoainen, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Marta Diez Napal.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da garbiketako arduradunaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea, barne-igoera murriztuan. Plazak 5030 zenbakia du plantilla organikoan.

1.2. Oposizio honetarako deia egin da jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 15.6 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.3. Hautapen-prozesua gaindituta, deialdi honen karietara izendatua den izangaia C mailari lotuko zaio, dagokion lan-kontratua sinatzen duenetik. Aurretik okupatzen zuen plaza automatikoki amortizatuko da, eta ondorioz, plantilla organikoko plaza kopurua ez da handituko.

1.4. Barne-igoerako prozesu honetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak lehendik zuen araubide juridikoa. Hala, eutsiko dio Gizarte Segurantzako eta osasun-laguntzarako araubide berari.

1.5. Lanaldia osoa izanen da, eta haren banaketa zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuko beharrek hori eskatzen dutenean. Ohikoa izan daiteke, bada, goizez eta arratsaldez lan egin behar izatea, edo astelehenetik igandera.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa murriztu honetan onartuak izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Antsoaingo Udaleko langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, garbiketako peoiaren lanpostuan.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada Antsoaingo Udaleko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

d) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokidea izatea. Gutxieneko titulazioaren baldintzaren ordez, zilegi izanen da administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna frogatzea.

e) Frogatzea bost urteko antzinatasun aitortua administrazio publikoetan.

f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

g) Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea, eginkizunak betetzeko.

2.2. Baldintza horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta egun indarrean den lan-kontratua aldatu eta 5030 plazari atxikitzen zaion arte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira, Antsoaingo Udaleko Erregistro Orokorraren bidez, hogei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eta I. eranskineko ereduari lotu behar zaizkio.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Hautapen-prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek 10,90 euro ordaindu beharko dituzte, espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik. Tasa hori ordaindu beharko da diru-sarrera eskudirutan eginez edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES 51 2100 5198 04 2200091055 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZa.

Dagokion tasa ez ordaintzea izangaia hautapen-prozesutik baztertzeko arrazoitzat hartuko da, eta azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du ordeztuko, inola ere, eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.

3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Parte hartzeko I. eranskineko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Titulu hauetako baten fotokopia: Batxilergo titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen ordaindu izanaren gordekinarena.

Tituluak atzerrian lortu badira, aurkeztu beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak.

b) Izangaiak betetzen duen lanpostua frogatzen duen ziurtagiria, adierazita zer maila duen eta zer antzinatasun duen aitortua Antsoaingo Udalaz besteko administrazio publikoetan.

Antsoaingo Udalean egindako zerbitzuei dagokienez, ofizioz gehituko da honako datu hauei buruzko ziurtagiria: betetako lanpostua, maila eta antzinatasuna.

c) Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

d) 6.1 oinarrian ezarritakoaren arabera alegatutako merezimenduen frogagirien kopia.

3.4. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

3.5. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina baldin aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.6. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten adierazi beharko dute.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko. Zerrenda Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, akatsik egin badute, zuzendu.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota, eta halakorik bada, horiek ebatzi eta gero, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak beste ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda argitara dadila Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da.

4.4. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Jon Garay Vales, Antsoaingo Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Marta Díez Napal, Antsoaingo Udaleko alkatea.

–Epaimahaikidea: Amaia Berrueta Igoa, Burlatako Udaleko barnealdeen garbiketako arduraduna.

Ordezkoa: ordezten duena.

–Epaimahaikidea: Alejandra Villanueva Esain, Antsoaingo Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: ordezten duena.

–Epaimahaikidea: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatzen dutena.

Ordezkoa: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatzen dutena.

–Idazkaria: M.ª Pilar Montañés Alsasua, Antsoaingo Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.

Ordezkoa: Ainara Armendariz Castién, Antsoaingo Udaleko idazkaria.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.1. Lehiaketaldia.

Alegatutako merezimenduak frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dira eskabideak aurkezteko epean. Epaimahaiak baremo honen arabera kalifikatuko ditu:

a) Garbiketako arduradunaren eginkizunak betetzen (C maila) edozein administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 2 puntu urte bakoitzeko.

b) Garbiketako arduradunaren eginkizunak betetzen (C maila) enpresa pribatuetan emandako zerbitzuak: 1 puntu urte bakoitzeko.

Lehiaketaldian 10 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

Egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:

a) Urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

b) Lanaldi partzialeko zerbitzuen kasuan, lanaldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da, salbu eta lanaldia murriztu bada adingabeen legezko zaintzagatik edo adinekoak edo mendekotasuna dutenak zaintzeagatik. Izan ere, kasu horretan, lanaldi osoan aritu izan balira bezala baloratuko dira zerbitzuok.

c) Beste zerbitzu batzuekin aldi berean egindako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Zerbitzuak zer administrazio publikotan edo zer enpresa pribatutan egin diren, administrazio publiko edo enpresa horrexek emandako ziurtagiriaren bidez frogatutako dira alegatutako merezimenduak. Ziurtagiri horietan berariaz agertu beharko dira honako datu hauek: zer lanpostutan lan egin den, zer mailatan, zenbat denboraz eta lanaldiak zer iraupen zuen.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.

6.2. Oposizioaldia.

6.2.1. Oposizioa 2026ko irailetik aurrera hasiko da.

6.2.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2.3. Oposizioaldian, proba teoriko-praktiko bakarra egin beharko da; zehazki, lanpostuarekin zerikusia duten proiektu edo kasu praktiko jakin batzuk garatu beharko dira. Epaimahaiak zehaztuko ditu proiektu edo kasu horiek, eta horien helburua izanen da frogatzea deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunei buruz izangaiek dituzten ezagutzak eta benetako jarduna.

Epaimahaiak, proba hasi baino lehen, haren gehieneko iraupena finkatuko du. Gehieneko puntuazioa 90 puntukoa izanen da, eta gainditzeko, gutxienez 45 puntu lortu beharko dituzte izangaiek.

6.2.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena balorazioei buruz.

6.2.5. Hautaprobak egiteko, beharrezko denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira desgaitasun aitortua dutenentzat, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

Hautapen-prozesua amaituta, epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko proposamena igorriko dio alkateari. Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen organoarentzat, eta egoitza elektronikoan argitaratuko da.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkatearen ebazpen bidez, garbiketako arduradun izendatuko da epaimahaiak igorritako proposamenean ageri den izangaia, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko da.

8.2. Izendatzen den izangaiak kontratazio-erabakian ezarritako egunean hasi beharko du lanpostuan.

Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuan hasten ez bada, garbiketako arduradun izateko eskubide guztiak galduko ditu.

9. oinarria.–Datuen babesa.

Datuen tratamenduaren arduraduna: Antsoaingo Udala.

Datuak babesteko ordezkaria: ansoain@ansoain.es.

Helburua: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoen jardunean.

Oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua, tratamendua beharrezkoa da, betetzeko eginkizun bat interes publikoaren aldekoa edo botere publikoak erabiliz.

251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

Datuak zenbat denboraz gordeko diren: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datu-hartzaileak: datuak laga dakizkieke epaile eta auzitegiei eta prozeduran interesdun direnei, indarreko legedia betez, eta argitaratuko dira toki-erakundearen egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute datuak babestearen arloko eskubideak baliatzeko, erregistrora edo egoitza elektronikora joz.

Interesdunek, orobat, erreklamazioa jar dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

10. oinarria–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, zeina eskuragarri baitago Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Deialdi honen oinarrien aurka edo aplikatzeko egintzen aurka, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, uztailaren 13ko 29/1998 Legeari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESKAERA

Eskabide-eredua eskuragarri dago deialdiaren aipamenean (https://sedeelectronica.ansoain.es/tablondeanuncios/).

Eskabide-eredua eskuratzen ahalko da, halaber, Antsoaingo Udaleko Erregistro Orokorrean (Herritarren Arretarako Bulegoa), Udaletxeko plaza z.g., 31013.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–Lanaren antolaketa eta planifikazioa. Erabili beharreko ekipoa eta materiala prestatzea.

2. gaia.–Lantaldeen koordinazioa eta kudeaketa.

3. gaia.–Barrualdeak garbitzeko arduradunaren eginkizunak.

4. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.

5. gaia.–Garbiketa sistemei buruzko kontzeptu orokorrak.

6. gaia.–Garbiketarako tresnak. Deskribapena eta erabiltzeko modua.

7. gaia.–Makinak eta lanabesak. Motak, ezagupena eta erabilera. Segurtasun-baldintzak.

8. gaia.–Garbiketarako produktuak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

9. gaia.–Langileriaren kudeaketa: gatazkak konpontzeko teknikak, denboraren antolamendua. Eta pertsonen arteko komunikazioa lan ingurunean.

10. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak.

11. gaia.–Word-en oinarrizko ezagutzak: testua sartzea eta gordetzea, karaktereen, paragrafoaren eta dokumentuaren formatua, taulak eta taulen formatua, testuaren zuzenketa.

12. gaia.–Exceli buruzko oinarrizko nozioak: elementuak ezagutzea (liburuak, orriak, gelaxkak), oinarrizko formulak erabiltzea, grafikoak egitea, formatua ematea.

13. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Antsoaingo Udalaren ordenantza, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako.

Iragarkiaren kodea: L2609695