143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

187/2026 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira kultur proiektu, jarduera eta ereduko programa batzuk, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin, haren bidez onetsi baitzen fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina.

2026ko maiatzaren 1etik 31ra arte, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten kultur proiektuak edo jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN IZENA

Iruñeko Coro Saudade elkartea

Saudade abesbatzaren jarduera artistikoa (2026-2027)

Siete Robles Zazpi Haritzak

Ikasi eta Bizi landa kultura-Aprende y Vive la cultura rural

Gaztela eta Leongo Etxea Nafarroan

Gaztela eta Leon-Kultura eta tradizioa

Lodosa por el Toro elkartea

Lodosako sokamuturra

Vianako Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Errenazimentuko portalea zaharberritzeko proiektua Eskultura monumentala

Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea

Iruñeko gazteentzako kultur espazio komunitarioa euskara hutsean

Nafarroako Ikastolen Elkartea S. Koop.

Artea Oinez

Nafarroako Ikastolen Elkartea S. Koop.

JUUL literatura hauteskundeak: irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta idazleak eta irudigileak aintzatestea

Teatrolari elkartea

Topaketa eta masterclass programa arte eszenikoetako profesionalentzat

Miguel Echauri fundazioa

Miguel Echauri fundazioaren kultur jarduerak garatzea eta mantentzea

Tafallako Dantza Taldea

60.º Aniversario de la Asociación Grupo de Danzas de Tafalla / Tafallako Dantza Taldearen 60. urteurrena

"Navarjota" Nafarroako Jotaren Elkartea

Jotaren eguna

"Navarjota" Nafarroako Jotaren Elkartea

San Fermin Aldapako-San Fermin Txikito Nafarroako Jotaren Topagunea

Raquel Idoate Ancín

Nafarroa eta Ameriketan izandako ekarpena XVI-XVII. mendeetan

Banda Haize Berriak Elkarte Musikala

Banda Haize Berriak Elkarte Musikalaren urteko programazioa

Lodosako Aficionados Toro con Soga kultur elkartea

Lodosako sokamuturra eta Nafarroako kultur ondare immateriala babestu eta zabaltzeko urteko programa

Leireko monasterioa. Solesmesko beneditarren kongregazioa

Leire, musika gunea

Atarrabia Abesbatza

Mitoen Oihartzunak Kantata

Ereintza Abesbatza

Ereintza Abesbatzaren jarduera

Ribera Creativa, Erriberako Ikus-artisten elkartea

Nafarroako Erriberarako jarraitutasuneko kultur programazioa

Eguarasko San Martin parrokia

Eguarasko San Martin parrokiako teilatua konpontzea, Nafarroako ondare kultural eta historikoaren parte den aldetik

Pottoka Lagun, Pottoka-Hazleen Nafarroako elkartea

Pottoka hazi Herria bizi

Navarro Villoslada BHI

Eskolako antzerki tailerra

Orhipean Oficios y Tradiciones Bizibide eta Azturak elkartea

Orhipean

Ondarezain elkartea

Ondare Sare

Un Lugar Espacio de Arte Experimental elkartea

"Un Lugar - Espacio de Arte" urteko egiturazko programa: bitartekaritza koreografikoa, adierazpen eszenikoaren pedagogiak eta dinamizazio soziokomunitarioa

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaerak ebaluatu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2026ko uztailaren 2an, proposamena bidali dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan I. eta II. eranskinetan ageri diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, izaera kulturala dutela iritzita, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina). Gainera, lege testu horren beraren 28.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuta, interes sozialeko deklaratzea merezi dute. Ereduko programetarako eskaerei dagokienez erabaki da, interes sozialeko deklaratzea aurrenekoz eskatu duten entitateen kasuan, deklarazioa urtebeterako emanen dela; gainerakoetan, deklarazioaren gehieneko iraupena hiru urtekoa izanen da, ereduko programen jarraitutasunaren balorazio egokia egin ahal izateko.

Leireko monasterioko Solesmesko beneditarren kongregazioak aurkeztutako ereduko programa interes sozialeko deklaratzeko proposamenari dagokionez, kontuan hartuta azalpen memorian dagoen deskribapen maila, erabaki da ez dela egokia ereduko programaren deklarazioa ematea proiektuari, bai ordea interes sozialeko deklarazioa, urtebeteko iraupenarekin (III. eranskina).

Lodosa por el Toro elkarteak aurkeztutako interes sozialeko deklaraziorako eskaeraz, "Toro con soga de Lodosa" eta "Asociación Cultural Aficionados Toro con soga de Lodosa" izenekoaz, erabaki da oraingoz egokia dela proiektu horien interes sozialeko deklarazioa ematea urtebeterako, baina proiektuetan ondare immateriala sustatu eta zabaltzeko jaso diren jardueretarako soilik, deklarazioak eragin gabe eskaeran ageri diren gainerako jarduerei (IV. eranskina).

Beraz, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, haren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur proiektuen eta jardueren ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratzea, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialaren deklarazioak.

5. Interes sozialeko deklaratutako proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai kultur proiektuari edo jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

6. Kultur proiektua edo jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

7. Interes sozialeko deklaratzen diren kultur proiektuak eta jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, bat etorriz Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.

8. Pertsona eta entitate onuradunek "Mecna zigilua" anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan, baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden kultur proiektuekin eta jarduerekin edo ereduko programekin.

9. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. eranskina.–Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

PROIEKTUAREN
DATUAK IRAUPENA

Iruñeko Coro Saudade elkartea

Saudade abesbatzaren jarduera artistikoa (2026-2027)

2027-07-31

Vianako Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Errenazimentuko portalea zaharberritzeko proiektua Eskultura monumentala

2027-05-31

Tafallako Dantza Taldea

60.º Aniversario de la Asociación Grupo de Danzas de Tafalla / Tafallako Dantza Taldearen 60. urteurrena

2026-12-12

Raquel Idoate Ancín

Nafarroa eta Ameriketan izandako ekarpena XVI-XVII. mendeetan

2027-03-31

Atarrabia Abesbatza

Mitoen Oihartzunak Kantata

2026-10-25

Eguarasko San Martin parrokia

Eguarasko San Martin parrokiako teilatua konpontzea, Nafarroako ondare kultural eta historikoaren parte den aldetik

2026-11-30

Pottoka Lagun, Pottoka-Hazleen Nafarroako elkartea

Pottoka hazi Herria bizi

2027-10-01

II. eranskina.–Kultur proiektuen eta jardueren ereduko programak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

IRAUPENA

Siete Robles Zazpi Haritzak

Ikasi eta Bizi landa kultura-Aprende y Vive la cultura rural

2027-06-30

Gaztela eta Leongo Etxea Nafarroan

Gaztela eta Leon-Kultura eta tradizioa

2027-06-30

Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea

Iruñeko gazteentzako kultur espazio komunitarioa euskara hutsean

2027-06-30

Nafarroako Ikastolen Elkartea S. Koop.

Artea Oinez

2029-06-30

Nafarroako Ikastolen Elkartea S. Koop.

JUUL literatura hauteskundeak: irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta idazleak eta irudigileak aintzatestea

2029-06-30

Teatrolari elkartea

Topaketa eta masterclass programa arte eszenikoetako profesionalentzat

2029-06-30

Miguel Echauri fundazioa

Miguel Echauri fundazioaren kultur jarduerak garatzea eta mantentzea

2029-06-30

"Navarjota" Nafarroako Jotaren Elkartea

Jotaren eguna

2029-06-30

"Navarjota" Nafarroako Jotaren Elkartea

San Fermin Aldapako-San Fermin Txikito Nafarroako Jotaren Topagunea

2029-06-30

Banda Haize Berriak Elkarte Musikala

Banda Haize Berriak Elkarte Musikalaren urteko programazioa

2029-06-30

Ereintza Abesbatza

Ereintza Abesbatzaren jarduera

2029-06-30

Ribera Creativa, Erriberako Ikus-artisten elkartea

Nafarroako Erriberarako jarraitutasuneko kultur programazioa

2027-06-30

Navarro Villoslada BHI

Eskolako antzerki tailerra

2027-06-30

Orhipean Oficios y Tradiciones Bizibide eta Azturak elkartea

Orhipean

2027-06-30

Ondarezain elkartea

Ondare Sare

2029-06-30

Un Lugar Espacio de Arte Experimental elkartea

"Un Lugar - Espacio de Arte" Urteko egiturazko programa: bitartekaritza koerografikoa, adierazpen eszenikoaren pedagogiak eta dinamizazio soziokomunitarioa

2027-06-30

III. eranskina.–Kultur proiektu eta jarduerak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

IRAUPENA

Leireko monasterioa. Solesmesko beneditarren kongregazioa

Leire, musika gunea

2027-06-30

IV. eranskina.–Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

IRAUPENA

Lodosa por el Toro elkartea

Lodosako sokamuturra

2027-06-30

"Aficionados Toro con Soga Lodosa" kultur elkartea

Lodosako sokamuturra eta Nafarroako kultur ondare immateriala babestu eta zabaltzeko urteko programa

2027-06-30

Iragarkiaren kodea: F2609790