1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 19ko 307/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez onetsi eta argitara ematen dira Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten eta hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien behin betiko zerrendak, 2026-2027 ikasturtean indarrean izanen direnak.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Juan Rayo Velasco jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 19ko 307/2026 Ebazpenaren aurka; hain zuzen ere, ebazpen haren bidez onetsi eta argitara ematen dira Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten eta hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien behin betiko zerrendak, 2026-2027 ikasturtean indarrean izanen direnak.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko uztailaren 14an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2609858