143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

187/2026 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baitira "Etsaingo (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak apirilaren 10ean emandako 114/2026 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun. Ebazpen hori 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ekoan.

Epe hori igarota, bi alegazio jaso dira: bata ETS-13 finkako (7. poligonoko 149. lurzatia) jabearena eta bestea Etsaingo Kontzejuarena. Honela erantzuten zaie alegazio horiei:

1.–ETS-13 finkako (7. poligonoko 149. lurzatia) jabeak aurkeztutako alegazioari dagokionez, adierazten du hondakin-ur-zikinen araztegia bere jabetzakoa den etxe-jauregitik hurbilen dagoen puntuan proiektatu dela, eta horrek ikusizko, paisaiako eta usaineko inpaktua sortzen duela. Horrez gain, zehaztu du ez dela 100 metroko tartea mantentzen hiri-lurzoruarekiko, nahiz eta 27.000 metro koadroko lurzati horretan beste aukera batzuk badauden. Adierazi du kokapen hori aukeratzeko irizpidea izan dela kostu ekonomiko txikiagoa duela, eta ez direla aintzat hartu lurzatiko titularrak eta Etsaingo Kontzejuak aldez aurretik aurkeztutako alegazioak, zeinetan eskatu baitzen instalazioa hirigunetik aldentzeko. Horregatik guztiagatik, eskatzen du hondakin-uren araztegia ez egiteko proiektatutako kokapenean. Azkenik, proiektuaren eta planoen kopiak eskatu ditu.

Alegazioari erantzunez, adierazten da putzu septikoa etxetik 75 metrora egonen dela, eta egun nekazaritza ustiategi bat ere badagoela distantzia horretara. Halaber, proiektuaren jarduera-lizentziaren aurka aurkeztutako alegazioari erantzun zitzaion moduan "..., instalazioa, hirigintza-txostenean zehazten den baldintzetan, bateragarria da hirigintza-plangintzarekin, eta, ondorioz, ez da derrigorrezkoa azpiegitura publiko horrek 100 metroko tartea mantentzea".

Putzu septikoaren ikusizko eta paisaiako inpaktuari dagokionez, instalazio honek ez du eraginik, ez baita lurraren sestratik ateratzen. Horrez gain, instalazioa erabat itxita dago, eta, hortaz, ateratzen duen usaina hain da txikia, ezen hiriguneari ez baitio eragiten.

Aukeratutako kokapenari dagokionez, proiektuan azterketa bat gehitu da, zeinetan adierazten baita, aukera guztien artean, hartutako konponbidea dela egokiena alderdi tekniko, ekonomiko eta ingurumenekotik.

Proiektuaren eta planoen kopien eskaerari dagokionez, 2026ko ekainaren 23an mezu elektroniko bat bidali zitzaion interesdunari, proiektuko agiriak eskuratzeko esteka batekin.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aurkeztutako alegazioa ezestea.

2.–Bestalde, Etsaingo Kontzejuak eta ETS-13 finkako (7. poligonoko 149. lurzatia) jabeak batera aurkeztutako eta Navarra de Infraestructuras Locales SAri (NILSA) zuzendutako eskabide batean, eskatu dute egun dagoen hodi bat berritzeko, 149A (ETS-13) lurzatiko kutxatilatik proiektatutako ETSM1 putzura doana. NILSAk eskaera onetsi du. Ondorioz, 149. lurzatirako hasiera batean zehaztutako ukipenak aldatzen dira, eta jarraian zehazten diren hauek izanen dira behin betikoak.

FINKAREN KODEA

UKIPENAK

KATASTROA

Luzera / Zortasuna

Aldi baterako okupazioa

Erregistroak eta/edo kutxatilak

Behin betiko okupazioa

Poligonoa

Lurzatia

Deskribapena

m

m²

m²

Unit.

m²

m²

ETS-13

336,82

1010,46

7.988,00

4,00

8,00

490,01

7

149

Leh. alorra-zelaia

Halaber, ebazpen honen eranskin gisa ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda jaso da.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Etsaingo (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioak ebaztea ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan; ulertzen da onespenak berekin dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

2. Ebazpen hau argitaratzea, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Anueko Udalaren iragarki-tauletan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

3. Ebazpen hau eta ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda jakinaraztea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, Anueko Udalari, Navarra de Infraestructuras Locales SAri (NILSA) eta desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak dituztenei, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

ERANSKINA.–Ukitutako ondasun eta eskubideen
behin betiko zerrenda

Proiektua: Etsaingo (Nafarroa) hondakin-uren arazketa

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

Luzera / Zortasuna

Aldi baterako okupazioa

Erregistroak eta/edo kutxatilak

Behin
betiko
okupazioa

Poligonoa

Lurzatia

Deskribapena

m

m²

m²

Unit.

m²

m²

ETS-01

Agustina Ascensión Santesteban Echeto

73,67

221,01

-

1,50

3,00

-

7

160

Belardia

ETS-01-BIS

Máximo Santesteban Cizur

-

-

1.210,00

-

-

-

7

160

Belardia

ETS-02

Agustina Ascensión Santesteban Echeto

25,97

77,91

-

1,50

3,00

-

7

239

Belardia

ETS-02-BIS

Máximo Santesteban Cizur

-

-

474,00

-

-

-

7

239

Belardia

ETS-03

Víctor Pérez Oyarzun

95,55

286,65

1.905,00

3,00

6,00

-

7

189

Larreak eta askotariko fruta-arbolak

ETS-04

Etsaingo Kontzejua

2,37

-

153,00

-

-

-

-

-

Katastroan sartu gabeko eremua

ETS-05

Etsaingo Kontzejua

30,35

-

297,00

-

-

-

-

-

Kalea

ETS-06

Etsaingo Kontzejua

23,30

69,9

204,00

1,00

2,00

-

7

11

Lurzorua

ETS-07

Lourdes Vergarachea Monsabre

-

-

4,00

-

-

-

7

12

Lurzorua

ETS-08

Víctor Pérez Oyarzun

50,32

150,96

978,00

-

-

-

7

155

Belardia

ETS-09

Humberto Manterola Erro

1,70

5,10

54,00

-

-

-

7

153

Lurzorua-Belardia

María Asunción Azerrad Comella

ETS-10

Víctor Pérez Oyarzun

123,67

371,01

2.358,00

2,00

4,00

-

7

154

Belardia

ETS-11

María Concepción Elcarte Lusarreta

7,04

21,12

139,00

1,00

2,00

-

7

152

Lurzorua-Belardia

ETS-12

Alejandro Ibarra Zandio

191,29

573,87

3.393,00

2,00

4,00

-

7

151

Leh. alorra-zelaia

ETS-13

Alejandro Ibarra Zandio

336,82

1010,46

7.988,00

4,00

8,00

490,01

7

149

Leh. alorra-zelaia

ETS-14

Etsaingo Kontzejua

5,20

-

623,00

-

-

-

-

-

Bidea

ETS-15

Alfonso Muguiro Larraya

39,00

117,00

-

1,00

1,00

-

7

115

Larreak

Eduardo Muguiro Larraya

ETS-15BIS

Alejandro Ibarra Zandio

-

-

800,00

-

-

-

7

115

Larreak

Iruñean, 2026ko uztailaren 1ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2609501