143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

76/2026 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza-ituna berritzeko prozedura, 2026-2027 ikasturtetik aurrera aplikatu beharrekoa, eta ezartzen baita itunak berritzeko murrizketen aplikaziorako luzamendua, maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legean ezarritakoa.

Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 12an hartutako Erabakiaren bidez, zeina Nafarroako Gobernuaren 2026ko apirilaren 1eko eta ekainaren 10eko erabakien bidez aldatu baitzen, baimena eman zitzaion Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiari urte anitzeko gastu konpromiso bat hartzeko, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza-ituna finantzatuko duena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2026-2027, 2027-2028, 2028-2029 eta 2029-2030 ikasturteetarako.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 391/2025 Ebazpenaren bidez (2026ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 8koa), deialdi bat egin zen 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan. Ebazpen hori geroago aldatu zen, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 20koa).

Burlatako Irabia/Izaga eta Iruñeko Miravalles/Redín ikastetxe pribatu itunduei ez dagokie ituna berritzea Batxilergoko etaparako, oraindik indarrean baitute ituna. Izan ere, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 102/2024 Ebazpenaren bidez, hezkuntza-etapa horretarako hezkuntza-ituna sinatu zen 2024-2025, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetarako.

Langileriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 26/2026 Ebazpenaren bidez, ebazten da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza-ituna berritzeko prozedura, 2026-2027 ikasturtetik aurrera aplikatu beharrekoa.

Apirilaren 10eko 26/2026 Ebazpen horretan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko itunak berritzeaz gain, I. eta II. eranskinen arabera, III. eta IV. eranskinetan ageri diren ikastetxeek eskatutako unitateak ezesten dira eta, halaber, Lodosako "Ibaialde" ikastolari Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako hezkuntza-ituna berritzeko eskaera ezesten zaio, V. eranskinaren arabera.

Ebazpen horretan itunpeko hamabost unitate kentzen dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, ikasturte honetan, 2025-2026 ikasturtean alegia, hezkuntza-etapa horretan itundutako unitateen kopuruarekin alderatuta. Batxilergoko unitateei dagokienez, ez da unitaterik kendu ikasturte honekin alderatuta.

2026ko ekainaren 2an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legea, itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzkoa.

Arau horren xedapen iragankor bakarrak honako hau ezartzen du 1. atalean:

"Segurtasun juridikoa bermatze eta foru-lege honetan xedatutakoa behar bezala aplikatze aldera, urtebeteko luzamendua ezartzen da 2026-2027ko ikasturterako eguneratu beharrekoak diren hezkuntza-­itunak berritzean eta aldatzean eta ikastetxe publikoetako ikasgela-kopurua planifikatzean ikasgela-­murrizketak aplikatzeko; hori horrela, aipatutako ikasturte horretan, gaur egun dauden unitate publikoak eta itunduak mantenduko dira itunen eraginpean dauden ikasmailetan".

Bestetik, foru lege horren xedapen indargabetzaile bakarrean honako hau adierazten da:

"Indargabetu egiten dira foru-lege honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, zehazki, Langileriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 26/2026 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan 2026-2027 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza-ituna berritzeko prozedura".

Kontuan harturik maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legeak indargabetu duela Langileriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 26/2026 Ebazpena, bidezkoa da berriz ebaztea 2026-2027 ikasturtetik 2029-2030 ikasturtera bitarteko aldirako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza-itunak berritzeko prozedura, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenaren bidez onetsia, aipatutako foru legearen xedapen iragankor bakarrean ezarritako luzamendua aplikatuta.

Prozedurari buruzko ebazpen berria egin da maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 1. atalean jasotako agindua hitzez hitz beteta eta honakoak kontuan hartuta: eranskinetan ageri diren gizarte ekimeneko ikastetxe pribatuek egindako berritze eskaerak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egindako txostenak, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuak egindako txostena eta Langileriaren Zuzendaritza Nagusiak, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak eta Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak egindako txostena, bai eta Itunen Batzordeak 2026ko martxoaren 26an eta 2026ko ekainaren 1ean egindako proposamenak ere.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-itunak berritzea ebazpen honen I. eta II. eranskinetan zerrendatzen diren ikastetxe pribatuekin, bat etorriz Itunen Batzordeak martxoaren 26an eta ekainaren 1ean hartutako erabakiekin.

2. Ebazpen honen bidez berritzen diren hezkuntza-itunak indarrean egonen dira 2026ko irailaren 1etik 2030eko abuztuaren 31ra arte.

3. Ezestea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko eskatutako unitateak ituntzea ebazpen honen III. eta IV. eranskinetan zerrendatzen diren ikastetxe pribatuekin, Itunen Batzordeak hartutako erabakiei jarraikiz.

Horiek ezestearen arrazoiak ebazpen honen III. eta IV. eranskinetan zehazten dira, kontuan hartuta, halaber, aurrekontu baliabideak eta hezkuntza-eskaintzaren programazioa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Hezkuntza eskaintzaren programazio horren helburua da dauden eskolatze beharrak asetzea. Horretarako, ikastetxe publikoak eta itunpeko ikastetxe pribatuak erabiliko dira, baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

4. Ezestea ebazpen honen V. eranskinean agertzen den ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza-ituna berritzeko eskaera, Itunen Batzordeak hartutako erabakiaren arabera.

Ebazpen honen V. eranskinean aipatzen diren arrazoiengatik ezesten da, kontuan hartuta, halaber, aurrekontu baliabideak eta hezkuntza-eskaintzaren programazioa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hezkuntza eskaintzaren programazio horren helburua da dauden eskolatze beharrak asetzea. Horretarako, ikastetxe publikoak eta itunpeko ikastetxe pribatuak erabiliko dira, baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

5. Ebazpen honen VI. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxe pribatuei Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitateen murrizketaren aplikaziorako luzamendua ezartzea, maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 1. atalean ezarritakoari jarraikiz. Foru lege hori itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzkoa da.

VI. eranskinean aipatzen diren Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitateak itunpekoak izanen dira 2027ko abuztuaren 31ra arte, maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legea aplikatuta.

6. Kontuan harturik Lodosako "Ibaialde" ikastolari ezetsi zaiola Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren ituna berritzea, bidezkoa da aplikatzea maiatzaren 20ko 10/2026 Foru Legean ezarritako luzamendua eta, beraz, VII. eranskinean jasotzen denez, 2026-2027 ikasturterako luzatzea Lodosako "Ibaialde" ikastolako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ituna, egun indarra duena, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoarekin bat.

7. Ebazpen honen bidez berritzen diren hezkuntza-itunak ebazpen honen eranskinetan zehazten diren unitateetarako dira, deusetan galarazi gabe Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluaren arabera bidezko diren aldaketak egitea (416/1992 Foru Dekretua, abenduaren 14koa).

8. Aurreko atalean xedatutakoa dela-eta gerta litezkeen aldaketak gorabehera, ikastetxeek ituna berritzea ahalbidetu duten baldintzak betetzen segitu beharko dute ituna indarrean den bitartean.

9. Ikastetxeen Finantzaketaren Atalak telematikoki igorriko die ikastetxeei hezkuntza-ituna formalizatzeko administrazio agiria, haien lege ordezkariak elektronikoki sina dezan. Behin sinatuta, Hezkuntza Departamentura igorriko da, Langileriaren zuzendari nagusiak ere sina dezan.

10. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

11. Ebazpena eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

12. Ebazpena eta haren eranskinak ikastetxe interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

13. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari; Langileriaren Zuzendaritza Nagusiari; Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari; Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari; Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari; Eskolatze Batzorde Nagusiaren presidenteari; Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari; Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoari eta Ikastetxeak eta Irakaskuntzak Baimentzeko eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Langileriaren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOKO ITUNA BERRITZEA

HERRIA

IKASTETXEA

ESKATUTAKO UNITATEAK

UNITATE
ITUNDUAK

ALTSASU

SAGRADO CORAZÓN

2

2

ALTSASU

IÑIGO ARITZA IKASTOLA

3

3

ARBIZU

ANDRA MARI IKASTOLA

1

1

AIEGI

MATER DEI

6

6

BARAÑAIN

SANTA LUISA DE MARILLAC

6

6

BERA

LABIAGA IKASTOLA

3

2

BERA

SAGRADO CORAZÓN - JESUSEN BIHOTZA

2

1

BURLATA

AMOR DE DIOS

3

3

BURLATA

IRABIA-IZAGA

15

15

BURLATA

NOTRE DAME

3

3

BURLATA

REGINA PACIS

3

3

ZIZUR TXIKIA

MIRAVALLES

18

18

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

12

11

LIZARRA

LIZARRA IKASTOLA

6

5

LIZARRA

SANTA ANA HLHIP

6

5

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

3

3

FONTELLAS

ARGIA IKASTOLA

3

3

LESAKA

TANTIRUMAIRU IKASTOLA

2

1

LODOSA

LA MILAGROSA

3

3

IRUNBERRI

ARANGOITI IKASTOLA

2

1

MENDABIA

NUESTRA SRA. DE LOS DOLORES

5

4

MUTILOA

LUIS AMIGÓ

12

11

IRUÑA

CALASANZ

6

6

IRUÑA

CLARET LARRAONA

6

6

IRUÑA

DOMINICAS

6

6

IRUÑA

HIJAS DE JESÚS

6

6

IRUÑA

JASO IKASTOLA

6

6

IRUÑA

LA COMPASIÓN-ESCOLAPIOS

9

7

IRUÑA

LICEO MONJARDÍN

12

12

IRUÑA

NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO

9

7

IRUÑA

SAGRADO CORAZÓN

9

8

IRUÑA

SAN CERNIN

12

11

IRUÑA

SAN IGNACIO

12

12

IRUÑA

SANTA CATALINA-LABOURÉ

3

3

IRUÑA

SANTA RAFAELA MARÍA

6

6

IRUÑA

SANTA TERESA DE JESÚS

6

6

IRUÑA

SANTÍSIMO SACRAMENTO

3

3

IRUÑA

VEDRUNA

6

6

ZANGOZA

ZANGOZAKO IKASTOLA

3

2

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

12

10

TAFALLA

ESCUELAS PÍAS

6

6

TAFALLA

GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA

3

2

TUTERA

ANUNCIATA

9

9

TUTERA

COMPAÑÍA DE MARÍA

12

12

VIANA

ERENTZUN IKASTOLA

3

3 *

ATARRABIA

LA PRESENTACIÓN

3

3

ATARRABIA

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA

9

9

* Itundutako unitateetako bat 2026-2027 ikasturterako da aldi baterako.

II. ERANSKINA.–BATXILERGOKO ITUNA BERRITZEA

HERRIA

IKASTETXEA

ESKATUTAKO UNITATEAK

UNITATE
ITUNDUAK

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

8

7

LIZARRA

NUESTRA SEÑORA DEL PUY

6

4

MUTILOA

LUIS AMIGÓ

6

6

OLATZ

SALESIANOS

2

2

IRUÑA

CALASANZ

6

6

IRUÑA

CLARET LARRAONA

4

4

IRUÑA

DOMINICAS

4

4

IRUÑA

HIJAS DE JESÚS

6

5

IRUÑA

LICEO MONJARDÍN

8

8

IRUÑA

NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO

4

4

IRUÑA

SAN CERNIN

8

8

IRUÑA

SAN IGNACIO

8

8

IRUÑA

SAGRADO CORAZÓN

6

6

IRUÑA

SANTA TERESA DE JESÚS

4

4

IRUÑA

VEDRUNA

4

4

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

7

7

TUTERA

SAN FRANCISCO JAVIER

8

8

ATARRABIA

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA

6

6

III. ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOAN ESKATUTAKO UNITATEAK EZESTEA

HERRIA

IKASTETXEA

EZETSITAKO UNITATEAK

ARRAZOIA

BERA

LABIAGA IKASTOLA

1

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

BERA

SAGRADO CORA­ZÓN - JESUSEN BIHOTZA

1

Unitate bat 416/1992 Foru Dekretuaren 17.1 c) artikuluan ezarritako salbuespena aplikatuta itundu bada ere, Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

1

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen eskolatze beharrak asetzeko baldintza, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eskualde horretan badirela behar beste ikaspostu huts, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela.

LIZARRA

LIZARRA IKASTOLA

1

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen eskolatze beharrak asetzeko baldintza, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eskualde horretan badirela behar beste ikaspostu huts, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela.

LIZARRA

SANTA ANA HLHIP

1

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta aurrekontu erabilgarritasuna eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eskualde horretan badirela behar beste ikaspostu huts, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela.

LESAKA

TANTIRUMAIRU IKAS­TOLA

1

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

IRUNBERRI

ARANGOITI IKASTOLA

1

Unitate bat 416/1992 Foru Dekretuaren 17.1 c) artikuluan ezarritako salbuespena aplikatuta itundu bada ere, Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

MENDABIA

NUESTRA SRA. DE LOS DOLORES

1

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen eskolatze beharrak asetzeko baldintza, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eskualde horretan badirela behar beste ikaspostu huts, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela.

MUTILOA

LUIS AMIGÓ

1

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen eskolatze beharrak asetzeko baldintza, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eskualde horretan badirela behar beste ikaspostu huts, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela.

IRUÑA

LA COMPASIÓN-­ESCOLAPIOS

2

Haur Hezkuntzako 2. zikloko bi unitate ituntzea ezesten da, ez delako betetzen eskolatze beharrak asetzeko baldintza, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan. Unitate horiek ez dira beharrezkoak baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eskualde horretan badirela behar beste ikaspostu huts, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela.

SAGRADO CORA­ZÓN

IV. ERANSKINA.–BATXILERGOAN ESKATUTAKO UNITATEAK EZESTEA

HERRIA

IKASTETXEA

EZETSITAKO UNITATEAK

ARRAZOIA

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

1

Batxilergoko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

LIZARRA

NUESTRA SEÑORA DEL PUY

2

Batxilergoko bi unitate ituntzea ezesten da, ez delako betetzen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

IRUÑA

HIJAS DE JESÚS

1

Batxilergoko unitate bat ituntzea ezesten da, ez delako betetzen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta aurrekontu baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.

V. ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOKO HEZKUNTZA-ITUNA BERRITZEKO ESKAERA EZESTEA

HERRIA

IKASTETXEA

ARRAZOIA

LODOSA

IBAIALDE IKASTOLA

Haur Hezkuntzako 2. zikloko ituna berritzea ezesten da, ez delako betetzen eskolatze beharrak asetzeko baldintza, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, ez eta batez besteko ratioaren eskakizuna ere, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritakoa (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta aurrekontu-baliabideak eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako hezkuntza-eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan. Baliabide publikoak ekonomikoaz eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera, itun hori ez da beharrezkoa, kontuan izanik herri berean eta hizkuntza eredu berean badirela behar beste ikaspostu huts, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela.

VI. ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOKO UNITATEEN MURRIZKETAREN APLIKAZIORAKO LUZAMENDUA, MAIATZAREN 20KO 10/2026 FORU LEGEAREN XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRAREN 1. ATALEAN EZARRITAKOAREN ARABERA

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOP.
2025-2026

UNITATE KOP.
2026-2027

UNITATE KOPURUA 10/2026 FORU LEGEAN EZARRITAKO LUZAMENDUA APLIKATUTA

BERA

LABIAGA IKASTOLA

3

3

1

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

12

12

1

LIZARRA

LIZARRA IKASTOLA

6

6

1

LIZARRA

SANTA ANA HLHIP

6

6

1

LESAKA

TANTIRUMAIRU IKASTOLA

2

2

1

LODOSA

LA MILAGROSA

4

4

1

MENDABIA

NUESTRA SRA. DE LOS DOLORES

5

5

1

MUTILOA

LUIS AMIGÓ

12

12

1

IRUÑA

LA COMPASIÓN-ESCOLAPIOS

8

8

1

IRUÑA

NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO

8

8

1

IRUÑA

SAGRADO CORAZÓN

9

9

1

IRUÑA

SAN CERNIN

12

12

1

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

11

11

1

VII. ERANSKINA.–LUZAMENDUA, MAIATZAREN 20KO 10/2026 FORU LEGEAREN XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRAREN 1. ATALEAN EZARRITAKOAREN ARABERA, ABENDUAREN 14KO 416/1992 FORU DEKRETUAREN 44. ARTIKULUAN EZARRITAKO LUZAPENAREN BIDEZ

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOP.
2025-2026

UNITATE KOP.
2026-2027

LODOSA

IBAIALDE IKASTOLA

1

1

Iragarkiaren kodea: F2609361