143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

26/01070 gora jotzeko errekurtsoa, abiadura moteltzeko sistema bat instalatzeari buruzkoa

Joan-Ignasi Brustenga i Vilak 26/01070 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Deierriko Udalak isilbidez ezetsi baitu 2026ko urtarrilaren 28an aurkeztu zuen eskaera. Abiadura moteltzeko sistema bat instalatzeari buruzkoa da eskaera.

Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.

Aritzalan (Deierri), 2026ko uztailaren 8an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2609734