2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Xehetasun-azterketa, Iruñelako 34. poligonoko 65. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko uztailaren 7ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi da Iruñelako 34. poligonoko 65. lurzatirako xehetasun-azterketa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.
Aritzalan (Deierri), 2026ko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2609720