1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
146/2026 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, helbidea Zizur Txikiko eta Iruñeko bere egoitzetan duen "Miravalles-El Redín" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, haren instalazioen aldaketagatik, eta, horren ondorioz, espazioen erabilera eta xedea ere aldatzeko.
Helbidea Zizur Txikian eta Iruñean duen "Miravalles-El Redín" (ikastetxearen kodea: 31008581) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra "Fomento de Centros de Enseñanza SA" erakundea da. Erakunde horren lege ordezkariek eskatuta ireki den espedientea aztertu da, baimena nahi dutelako beren instalazioetan aldaketa egiteko, aldatu delako haien bi egoitzetako espazioen erabilera eta xedea. Zehazki, eskatu dute Lehen Hezkuntzako hiru unitate Iruñeko egoitzatik Zizur Txikikora eramatea; horrela, Zizur Txikian 36 unitate izanen dira 2026-2027 ikasturtean.
Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak arautzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa kontuan hartu da, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezarritako prozedura ere.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. Zizur Txikiko eta Iruñeko "Miravalles-El Redín" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak duen baimena aldatzea, haren instalazioak aldatu eta, ondorioz, espazioen erabilera ere aldatzeko ikastetxearen bi egoitzetan (ikastetxearen kodea: 31008581).
2. Baimendutako gehieneko osaerari eustea, bi egoitzen arteko irakaskuntzen banaketa eta unitate-kopurua aldatuta, Lehen Hezkuntzako 3 unitate Iruñeko egoitzatik Zizur Txikiko egoitzara lekualdatu ondoren.
3. Baimenaren aldaketak 2026-2027 ikasturtearen hasieratik izanen ditu ondorioak.
4. "Miravalles-El Redín" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren datuak, Hezkuntza Departamentuaren Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratu direnak, hauek dira:
–Ikastetxearen kodea: 31008581.
–Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
–Berariazko izena: "Miravalles-El Redín".
–Helbidea: Belzeta ibilbidea 31, eta Vergel kalea 8.
–Herriak: Zizur Txikia eta Iruña.
–Udalerriak: Zizur zendea eta Iruña.
–Titularra: Fomento de Centros de Enseñanza SA (IFKa: A28126597).
–Ematen dituen irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateetan.
–Baimendutako gehieneko osaera:
- Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 18 unitate, gehienez ere 450 ikaspostu, Zizur Txikiko egoitzan.
- Lehen Hezkuntza: 36 unitate, gehienez ere 900 ikaspostu, Zizur Txikiko egoitzan.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 24 unitate, gehienez ere 720 ikaspostu: 12 unitate, gehienez ere 360 ikaspostu, Zizur Txikiko egoitzan, eta 12 unitate, gehienez ere 360 ikaspostu, Iruñeko egoitzan.
- Batxilergoa, "Zientziak eta Teknologia" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak: 10 unitate, gehienez ere 350 ikaspostu, Iruñeko egoitzan.
5. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 4. atalean jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan.
6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko uztailaren 2an.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2609640