95. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

217E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN kodea: 898650.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 50. artikuluan ezartzen da oinarrizko gizarte zerbitzuen eta horiek ematen dituzten programen finantzaketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki entitateen kontura izanen dela.

Uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuak Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten du, oinarrizko gizarte zerbitzuen programen eta finantzaketaren arloan. 5. artikuluan, Mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programaren edukia ezartzen du, eta bertan eskaintzen diren prestazio teknikoen artean Udalaren Etxeko Laguntza Zerbitzua dago (ELZa): udal zerbitzu bat da, ohiko ingurunean beren oinarrizko premiak betetzeko mugak dituzten herritar guztiei zuzenduta dagoena eta banakako zerbitzuak eskaintzen dituena, aldi baterakoak edo iraunkorrak, egoera bakoitzaren arabera, pertsona bere ingurunean ahalik eta hobekien integratzeko, haren autonomia funtzionala handitzeko eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz.

Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemak hartutako Erabakiak, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuen akreditazio eta kalitaterako irizpide komunei buruzkoak (Eskubide Sozialetako Estatu Idazkaritzaren 2022ko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez argitaratua), VI. tituluan ezartzen du zein diren etxeko laguntza zerbitzua ematen duten entitate guztiek akreditaziorako bete behar dituzten baldintzak; 27.a) apartatuan adierazten duenez, etxeko laguntza zerbitzua erabiltzaileen nahi, borondate eta egoeretara egokituko da, bai eta haien bizi proiektu eta estilora ere, zerbitzuaren ordutegi, errutina, asteko egun eta egiten diren lan motei dagokienez.

Aztertu da Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalaren txostena, zeinean egokitzat jotzen baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateei finantza laguntza ematea etxeko laguntza zerbitzuak indartu ahal izateko.

Departamentu honetan Ogasunekoak duen kontu-hartzaile delegatuak horretarako adostasuna eman du.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 5 bis artikuluan xedatutakoa betez, dirulaguntza-deialdi hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan 2025-2027 aldirako indarrean den Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren X. eranskinean jasota dago (Eskubide Sozialak, Ekonomia Soziala eta Enplegua). Plan hori Gobernuaren 2025eko apirilaren 30eko Erabakiaren bidez onetsi zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu zaizkidan ahalmenak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdia.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinetan jaso direnak.

3. Foru agindu honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 500.000 euroko gastua baimentzea 2026ko aurrekontuko "Toki entitateentzako deialdia, etxeko laguntza zerbitzua zabaltzeko planerako" izeneko 901003 91600 4609 231503 partidaren kargura.

4. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

6. Foru agindu hau Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora igortzea, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 10ean.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA.–OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN TITULAR DIREN TOKI ENTITATEEI ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAK INDARTZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Xedea eta aplikazio eremua.

1. Deialdi honen xedea da behar diren arauak ezartzea oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateei beren etxeko laguntza zerbitzuak (aurrerantzean, ELZa) indartzeko proiektuetarako dirulaguntzak emateko.

2. Aurreko atalean aipatzen diren dirulaguntzen xedea izanen da sustatzea ELZek arreta eman dezatela arratsaldeetan eta asteburuetan, bai egungo erabiltzaileentzat bai beste batzuentzat, deialdi honetan zehazten diren baldintzetan.

2. oinarria. Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

Foru agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak arau hauei jarraikiz arautuko dira: foru aginduan bertan ezarritako arauak, haren oinarri arautzaileak, Dirulaguntzei buruzko Foru Legea eta aurrekontu eta dirulaguntzen arloko foru eta estatu mailako gainerako araudi aplikagarria.

3. oinarria. Laguntzak emateko araubidea.

1. Agindu honetan arautzen diren laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak deialdiaren xedeko jarduketak egiteko dirulaguntzak izanen dira.

4. oinarria. Aurrekontu-kontsignazioa.

Dirulaguntza-deialdi honetarako guztizko zenbatekoa 500.000 euro da, eta 2026ko aurrekontuko "Toki entitateentzako deialdia etxeko laguntza zerbitzua zabaltzeko planerako" izeneko 9010003 91600 4609 231503 partidaren kargura ordainduko da.

5. oinarria. Entitate onuradunak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3.1 artikuluaren arabera oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateek jasotzen ahalko dituzte deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak.

6. oinarria. Proiektuek bete beharrekoak.

Dirulaguntzen onuradun izateko, toki entitateek ELZa indartzeko proiektu bakar bat aurkeztuko dute, baldintza hauek bete beharko dituena:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helburuetarako egokia izatea.

b) Deialdi honen esparruan eskaintzen den etxeko laguntza oinarrizko talde profesionaleko familia-langileen lanaldia luzatuta ematen ahalko da, Oinarrizko gizarte zerbitzuetako oinarrizko programak eta finantzaketa sistema arautzen dituen uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuaren 1. eranskinari jarraikiz, edo familia-langile gehiago kontratatuta.

c) 7. oinarrian deskribatzen diren elementu diruz lagungarrietarako egokia izatea.

d) Gastua 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 15era egitea.

7. oinarria. Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, 6. oinarrian adierazitako epean hasi eta egiten badira.

2. Egindako gastutzat joko da foru agindu honetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

3. Lanpostu bakoitzeko dirulaguntza.

104,79 euroko modulua ezartzen da lanaldi osoko kontratazio-egun bakoitzeko.

Modulu hori lanaldi osoan aritzen diren arreta zuzeneko langileen eguneroko kontratazioaren kostuaren arabera kalkulatzen da, oinarri harturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan maila baliokidea duten langileen oinarrizko soldata eta lanpostuko osagarriak, gizarte segurantzaren kostuaren zati proportzionala, gehi %13,33 ordezkapen kostuengatik eta kontratu bakoitzaren kostuaren %15 funtzionamendu kostuengatik.

Zenbateko hori hainbanatuko da kontratatzen den benetako lanaldiaren proportzioan.

Ondorio horietarako, honako hauek joko dira gastu diruz lagungarritzat:

a) Etxeko arretarako zuzeneko langileen kostuak (familia-langilea).

b) Funtzionamendu kostuak, hau da, gastu arruntak eta deialdi honetan jasotako jarduketetan zuzeneko dedikazioa izanik aurreko atalean sartzen ez diren langileenak.

4. Gastu horien justifikazioa 13. oinarrian xedatutakoaren arabera eginen da.

8. oinarria. Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin. Nolanahi ere, deialdi honi atxikitako langileekin betetzen diren ELZ orduak ezin dira erregistratu SIPSSNET (GAD) departamentuaren aplikazioan, ez eta oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketa arruntari egotzi ere.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

9. oinarria. Eskaerak eta behar diren agiriak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Adierazitako epetik kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalari zuzenduta. Horretarako, Administrazio Publikoaren eremurako zerbitzuen atarian argitaratutako fitxa erabiliko da, zeina Nafarroako Atarian baitago eskuragarri (www.nafarroa.eus).

Toki entitatea behin bakarrik sartuko da eskaera aurkezteko; beraz, aldez aurretik, prest izan beharko ditu oinarri honetako 3. puntuan adierazitako agiriak, behar bezala sinatuak. Aurkezpena egiteko, "Tramitatu" botoi espezifikoa erabiliko du. Horrela, eskaera erregistratuta geratuko da. Eskaera egin ondoren, agiri osagarriak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Akatsen zuzenketak eta egindako gastuen justifikazioa ere telematika bidez aurkeztuko dira, atariko fitxaren bidez (www.nafarroa.eus), horretarako gaitutako botoia erabiliz, eta Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalari zuzenduko zaizkio, horretarako dauden botoien bidez.

Entitate eskatzaileak gaitutako helbide elektronikoa (GHEB) izan beharko du, deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jaso ahal izateko.

3. Oinarrizko gizarte zerbitzu baten titular diren toki entitate interesdunek eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dute eskaera. Eredu hori Sipssnet aplikazioaren oinarrizko gizarte zerbitzuen komunikazio atarian egonen da eskuragarri, baita www.nafarroa.eus atariko fitxan ere. Eskaeran, besteak beste, baimena emanen zaio Administrazioari kontsultatzeko ea entitateak egunean dituen indarreko xedapenek ezartzen dizkioten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Entitatearen legezko ordezkariak sinatuko du, eta honako agiri hauek erantsirik aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea, eredu normalizatuaren araberakoa.

b) Eranskin hauetako adierazpenak:

–II. eranskina: Baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

–VI. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, adierazteko hirugarrenen dirulaguntzen edo laguntzen bidezko finantzaketak ez duela jardueraren %100 gainditzen.

c) Ordainketa aurreratua eskatuz gero, entitateak ziurtagiri bat aurkeztuko du, egiaztatzeko indarreko aurrekontuan ez zegoela inolako aurrekontu-partidarik deialdi honetan aurreikusitako jardueren xederako. Era berean, une horretan entitateak banku-kontuetan dituen saldoak adieraziko dira, bai eta ekitaldi horretako diruzaintzaren fluxua ere, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera hasteko edo ez eteteko dirua behar dela frogatzen duen edozein agiri.

4. Eskabidearekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko dio, horrela egin ezean, eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin.

Orobat, instrukzio organoak noiznahi eskatzen ahalko du deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria, baita behar diren agiriak ere, frogatzeko osorik betetzen direla oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak.

10. oinarria. Prozedura eta organo eskudunak.

1. Dirulaguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

2. Dirulaguntza hauen prozeduraren antolaketa eta instrukzio lanak Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalari dagozkio. Oinarri hauetan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, atal horretaz ari da.

3. Laguntzak emateko prozeduraz ebazteko eskumena Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak izanen du.

11. oinarria. Eskaera baloratzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Instrukzio organoak baloratuko ditu eskaerak, 5. eta 6. oinarrietan ezarritako baldintzetan oinarrituta, eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko du bat etorriz oinarri honetan, 7. oinarrian, xedatutakoarekin.

2. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, III. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

3. Dirulaguntza-eskaera aintzat hartua izateko, programak gutxienez 30 puntu lortu beharko ditu.

4. Ematen den dirulaguntza entitateak eskatutakoa adinakoa izanen da.

5. Onesten diren programen balorazioaren ondorioz guztira emateko ateratzen den diru kopuruak aurrekontuko kontsignazio erabilgarria gainditzen badu, toki entitate onuradun bakoitzari eman beharreko kopurua mugatuko da, oinarri hauen V. eranskinean jasotzen diren bi adierazleren arabera hainbanatuta:

–Oinarrizko gizarte zerbitzuetako oinarrizko talde profesionalarentzat 2025erako zenbatetsitako kostuaren %1,99, uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera.

–Uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuaren arabera sakabanatze kontzeptu gisa 2025erako zenbatetsitako diru kopuruaren %1,99.

Banaketarako irizpide horiek aplikatu ondoren soberakinik badago entitateren batek zenbateko txikiagoa eskatu duelako atal honetan ezarritako irizpideen aplikazioaren arabera zegokiona baino, soberako zenbateko horiek proportzionalki banatuko dira, eragiketa honen arabera (hirukotearen zuzeneko erregela):

X=

A x B

C

Honako hau izanik:

X = Banatu beharreko zenbatekoa.

A = Aurreko banaketaren arabera emandako zenbatekoa.

B = Aurreko banaketa aplikatu ondoren, partidan gelditzen den soberakina.

C = A letran lortutako zenbateko guztien batura.

12. oinarria. Prozeduraren ebazpena.

1. Dirulaguntza emateko ebazpenean edo ebazpenetan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer entitateri esleitu zaizkien, laguntzen zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

2. Prozeduraren gaineko ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskaerak ezetsi egin direla ulertuko dute. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazteko, mezu bat bidaliko da entitateak horretarako emandako helbide elektronikora.

4. Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

13. oinarria. Dirulaguntzen justifikazioa aurkezteko modua eta epea.

1. Deialdi honetan onuradun gertatzen diren entitateek telematika bidez aurkeztu beharko dute gastuak justifikatzeko dokumentazioa, Administrazio Publikoaren eremurako zerbitzuen atarian argitaratutako fitxaren bidez, zeina Nafarroako Atarian eskuratu baitaiteke (www.nafarroa.eus), eta Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalari zuzenduko zaio. Justifikazioa egiteko azken eguna 2026ko azaroaren 15a izanen da.

2. Egiaztagiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Idazkariaren edo entitatearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria, gastuari buruzkoa, horretarako emanen den ereduaren araberakoa. Ziurtagiri horretan, deialdi honetan emandako dirulaguntzarekin kontratua luzatu zaien familia-langileen zerrenda jasoko da, edo, hala badagokio, bakarrik dirulaguntza honen kargura kontratatutako familia-langileen zerrenda, eta, hala badagokio, egin behar izan diren ordezkapenak eta gastatutako zenbatekoak, baita 7. oinarrian adierazitako baldintzak betetzen direla ere.

–Idazkariaren edo entitatearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria, gastuari buruzkoa, horretarako emanen den ereduaren araberakoa. Ziurtagiri horretan adierazi beharko da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Programak eta Finantzaketa Sistema arautzen dituen uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuari atxikitako finantzaketari egotzi zaizkion etxeko laguntzako orduak ez direla sartu dirulaguntzen deialdi honen xede diren laguntza-orduetan, eta deialdi honi atxikitako langileekin emandako laguntza-orduak ez direla sartu 48/2020 Foru Dekretuan deskribatutako finantzaketa arruntean.

3. Justifikazioak partzialak edo behin betikoak izaten ahalko dira. Justifikazio partzialen kasuan, aurreko dokumentazioaz gain, idazkariaren edo entitatearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, egindako gastu guztien zerrenda biltzen duena.

4. Dirulaguntza aldez aurretik ematen bada baina ez bada aurkezten horren inguruko justifikazio agiririk, entitateak ordainketa hori itzuli beharko du.

14. oinarria. Emandako dirulaguntzaren ordainketa.

1. Oro har, ordainketa eginen da entitate onuradunek justifikatzen dutenean bai jarduera bai egindako gastua foru agindu honetan ezarritako epe eta baldintzetan egin direla. Ordainketa partzialik egotera, horiek ordainduko dira kasuan kasuko gastuak justifikatu ondotik.

2. Organo emaileak ordainketa aurreratua egin dezake, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarri bezala, betiere justifikatzen bada funtsak aldez aurretik behar direla dirulaguntzaren helburuak betetzeko. Horretarako, entitateak hornidura premia justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, 9. oinarriko 3.c) puntuan ezarritakoaren arabera.

3. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa den kasuetan, honela jokatuko da:

a) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarrean ordainduko da dena, aurrerakin gisa.

b) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, honela ordainduko da: Guztirako zenbatekoaren %50 hasierako ordainketa batean, eta gainerako %50a, behar diren gastuak justifikatu ondoren.

15. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren xedea oinarri arautzaile hauetan ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea. Ez da kontzeptu horrengatik esleitutako funtsik erabiltzen ahalko dirulaguntza ematea eragin zuten helburuez bestelako helburuetarako.

b) Diruz lagundutako jarduketak gauzatu direla eta horietan izandako gastu guztiak justifikatzea 13. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztuz.

c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

d) Diruz lagundutako jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-lanen xede izan daitezkeen bitartean.

e) Helburu bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea dirulaguntzak ematen dituen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Jasotako funtsak itzultzea, proiektua gauzatu ezin bada edo dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, edo, hala badagokio, aplikatzekoa den legeriaren arabera justifikatu ez den zatia.

g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

16. oinarria. Dirulaguntzak itzultzea.

1. Oinarri hauek hizpide dituzten dirulaguntzek Dirulaguntzei buruzko Foru Legean laguntzak itzultzeko ezarritako araubideari eta Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen dirulaguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenei jarraituko diete.

2. Jasotako dirua itzuli beharko da, kasuan kasuko berandutze-interesarekin, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan adierazitako inguruabarretako bat gertatzen bada.

3. Dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntzaren organo emaileak ebazpena eman beharko du, dagokion espedientearen instrukzioaren bitartez; horrek ekarriko du jasotako dirulaguntza itzuli beharra, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ordaindu beharra ere, dirulaguntza ordaintzen denetik hura itzultzea bidezkoa dela erabaki arteko epeari dagozkionak.

17. oinarria. Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun gertatzen diren entitateak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehapen araubidearen mende egonen dira, dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei dagokienez, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

18. oinarria. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren administrazio-errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

II. ERANSKINA.–BALDINTZAK BETETZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Oinarrizko gizarte zerbitzuen titularrak diren toki entitateei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia

Izen-deiturak: ................................................................................................................................., nortasun agiri nazionalaren zk.: ........................................................., entitate honen legezko ordezkari gisa: ......................................................................................................... (IFKa: ................................, helbidea: ..............................................................................................................., jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................).

Bere erantzukizunpean adierazten du:

Eskabidean eta harekin batera aurkeztutako agirietan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

Entitateak deialdiaren oinarriak onartzen dituela, laguntzarako eskubidea aitortua izan dakion behar diren baldintzak betetzen dituela eta hori frogatzeko agiriak dituela; agiri horiek Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren esku jarriko ditu, eskatzen zaionean.

Entitateak ez duela urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik.

(Nolanahi ere, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta kasu horretan kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu).

Data eta legezko ordezkariaren sinadura

III. ERANSKINA.–ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDE OBJEKTIBOAK

1.–Etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko ordutegiak. (60 puntu gehienez).

–Etxeko laguntza zerbitzuak arratsaldeko eta asteburuko ordutegian indartzea: 60 puntu.

–Etxeko laguntza zerbitzuak arratsaldeko ordutegian indartzea: 30 puntu.

–Etxeko laguntza zerbitzuak asteburuko ordutegian indartzea: 30 puntu.

2.–Lehentasunezko jarduketa-eremuak. (30 puntu).

Kontuan hartuko da, oinarrizko eskualdeko biztanleria osoarekin alderatuta, oinarrizko eskualdea errepikatu gabe ofizialki mendekotasuna duen pertsonatzat aitortu diren pertsonen portzentajea, zehazki, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren 2025erako finantzaketa kalkulatzeko erabilitakoa, uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretua aplikatuz. (IV. eranskinean jasota dago).

–Portzentaje hori %3koa edo handiagoa duten oinarrizko eskualdeak: 30 puntu.

–Portzentaje hori %1,5 eta %2,99 artekoa duten oinarrizko eskualdeak: 20 puntu.

–Portzentaje hori %1,5 baino txikiagoa duten oinarrizko eskualdeak: 10 puntu.

3.–Irizpide sozialak. (10 puntu).

Toki entitateak honako programa hauetakoren bat onartuta/ezarrita izatea baloratuko da: Emakumeen eta gizonen berdintasun programak; lana, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egiteko programak; edo kanpoko jokabide oldarkorra prebenitzeko programa/protokoloa.

–Hiru programa ezarrita baditu: 10 puntu.

–Programa bat edo bi ezarrita baditu: 5 puntu.

–Inolako programarik ezarri ez badu: 0 puntu.

IV. ERANSKINA.–MENDEKOTASUNAREN AITORPEN OFIZIALA DUTEN PERTSONEN PORTZENTAJEA, OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN 2025ERAKO FINANTZAKETAREN KALKULUAREN ARABERA

OINARRIZKO ESKUALDEA

MENDEKOTASUNA DUTEN
PERTSONEN PORTZENTAJEA

Allo

%4,28

Altsasu

%3,55

Antzin Ameskoa

%4,15

Agoitz

%2,83

Aranguren

%2,32

Artaxoa

%4,02

Auritz

%3,39

Barañain

%2,62

Berriozar

%1,85

Buñuel

%4,35

Burlata

%3,28

Zarrakaztelu

%4,79

Cascante

%4,25

Cintruénigo

%3,14

Zizur

%1,91

Corella

%3,12

Doneztebe

%3,22

Eguesibar

%1,54

Elizondo

%4,36

Lizarra

%5,86

Etxarri Aranatz

%3,65

Uharte

%2,37

Irurtzun

%3,28

Izaba

%2,60

Leitza

%3,96

Lesaka

%3,88

Lodosa

%4,55

Los Arcos

%6,58

Noain

%2,48

Erriberri

%4,03

Orkoien

%1,84

Iruña

%3,44

Azkoien

%3,42

Gares

%2,76

Zaraitzu

%3,92

San Adrián

%3,90

Zangoza

%5,32

Tafalla

%3,94

Tutera

%3,18

Ultzama

%3,59

Valtierra

%3,73

Viana

%4,12

Villatuerta

%3,42

Atarrabia

%2,68

V. ERANSKINA.–ERREFERENTZIAKO ADIERAZLEAK, 11. OINARRIKO 5. PUNTUA APLIKATUZ GERO

OINARRIZKO ESKUALDEA

OINARRIZKO TALDE
PROFESIONALAREN KOSTUAREN

ZENBATESPENA 2025

SAKABANATZE-KOSTUAREN ZENBATESPENA 2025

Allo

291.086,89

6.082,55

Altsasu

342.552,43

5.321,31

Antzin Ameskoa

256.251,08

49.873,09

Agoitz

234.299,83

51.201,93

Aranguren

345.994,38

5.772,80

Artaxoa

275.310,74

4.823,44

Auritz

220.585,50

12.641,86

Barañain

562.767,72

0,00

Berriozar

956.577,74

22.243,28

Buñuel

466.017,73

7.732,05

Burlata

641.809,75

0,00

Zarrakaztelu

256.251,08

4.326,03

Cascante

427.489,13

6.941,32

Cintruénigo

370.794,10

5.664,74

Zizur

586.628,39

9.787,37

Corella

497.987,06

7.737,81

Doneztebe

291.086,89

8.571,79

Eguesibar

585.077,32

10.363,10

Elizondo

342.552,43

16.255,30

Lizarra

567.077,88

8.990,08

Etxarri Aranatz

281.962,63

4.782,92

Uharte

398.993,31

12.893,47

Irurtzun

342.552,43

42.066,46

Izaba

244.639,15

4.896,16

Leitza

256.251,08

7.103,24

Lesaka

335.709,23

10.143,27

Lodosa

434.909,59

7.754,49

Los Arcos

244.639,15

5.378,60

Noain

553.391,48

16.125,82

Erriberri

324.902,29

7.009,13

Orkoien

337.443,18

13.777,07

Iruña

7.110.748,14

0,00

Azkoien

497.987,06

8.229,33

Gares

342.552,43

6.861,40

Zaraitzu

232.333,15

4.910,72

San Adrián

484.300,66

7.681,07

Zangoza

342.552,43

39.261,24

Tafalla

432.167,76

14.083,71

Tutera

1.203.912,28

0,00

Ultzama

253.970,02

13.599,28

Valtierra

497.987,06

8.376,24

Viana

247.126,82

4.989,49

Villatuerta

291.086,89

21.347,99

Atarrabia

429.255,91

7.373,53

VI. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, ZEHAZTEN DUENA HIRUGARRENEN DIRULAGUNTZEN EDO LAGUNTZEN BIDEZKO FINANTZAKETAK EZ DUELA JARDUERAREN %100 GAINDITZEN

Oinarrizko gizarte zerbitzuen titularrak diren toki entitateei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia

Izen-deiturak: ................................................................................................................................ Nortasun agiri nazionalaren zk.: ....................................................... Entitate honen legezko ordezkari gisa: ......................................................................................... IFKa: .................................................... Helbidea: ...................................................................................................................................................

Bere erantzukizunpean adierazten du:

Hirugarrenen laguntzen edo dirulaguntzen baturak (deialdi honetan emandakoak barne) ez du gainditzen jarduketaren kostuaren %100.

Legezko ordezkariaren sinadura:

Iragarkiaren kodea: F2605561