141. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Alesbesko Virgen del Portal Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuen 9. eta 11. artikuluetan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Alesbesko Virgen del Portal Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuen 9. eta 11. artikuluak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2609644