2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Tarifak, Jaime García Orio 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxeko jantoki zerbitzurako. 2026-2027 ikasturtea
Vianako Udalak, 2026ko ekainaren 18an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen onestea tarifak eta aplikazio arauak Jaime García Orio 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxeko jantoki zerbitzurako, 2026-2027 ikasturterako, eta erabakia oso-osorik argitaratzen da:
1. Jantokiko tarifak.
Oro har, jantoki zerbitzuko tarifek murriztapenak izanen dituzte, familia-unitatearen per capita errentaren arabera. Hona hemen hileko kuotak:
a) Familia arruntak:
PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK | JANTOKIKO TARIFA |
Zenbateko honetatik | Zenbateko honetara |
> 15.000 | 95 |
12.400,01 | 15.000,00 | 95 |
10.700,01 | 12.400,00 | 95 |
9.300,01 | 10.700,00 | 95 |
7.980,01 | 9.300,00 | 84 |
6.650,01 | 7.980,00 | 84 |
5.500,01 | 6.650,00 | 66 |
4.500,01 | 5.500,00 | 58 |
3.350,01 | 4.500,00 | 56 |
< 3.350,01 | 52 |
b) Guraso bakarreko familiak:
PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK | JANTOKIKO TARIFA |
Zenbateko honetatik | Zenbateko honetara |
> 15.000 | 84 |
12.400,01 | 15.000,00 | 84 |
10.700,01 | 12.400,00 | 84 |
9.300,01 | 10.700,00 | 84 |
7.980,01 | 9.300,00 | 66 |
6.650,01 | 7.980,00 | 66 |
5.500,01 | 6.650,00 | 52 |
4.500,01 | 5.500,00 | 42 |
3.350,01 | 4.500,00 | 32 |
< 3.350,01 | 25 |
2. Jantokia erabiltzen duten senideak.
Bi senidek edo gehiagok jantoki zerbitzua erabiltzen badute, lehenbizikoak familia-unitatearen errentaren araberako tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.
3. Kuoten sortzapena eta ordainketa.
Jantoki zerbitzuaren tarifak sortuko dira, bakar-bakarrik, haurrei zuzeneko arreta emateko 204 egunengatik.
Hilerokoa ordainduko da matrikula formalizatzen den hilabetetik aurrera. Hala ere, matrikula egiten bada hilaren 15etik aurrera (egun hori barne), lehen hilerokoa izanen da hileko tarifaren %50.
4. Jantokiko kuota ordaintzetik salbuesteko kasuak.
Haurrek jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dute hileko kuota, kasu hauetan izan ezik:
a) Erabiltzailearen borondatetik kanpoko kausengatik.
b) Egokitzeko aldian.
c) Hutsegite justifikatuen kasuan, betiere ikastetxeko zuzendaritzari haien berri eman bazaio menuaren hornidura eteteko behar adinako denborarekin. Halakotzat hartuko dira gaixotasunak, istripuak, ospitaleratzeak edo dokumentu bidez egiaztatutako ezinbesteko beste edozein kausak eragindako absentziak, bai eta ikastetxearen titular den erakundeari iruditzen zaizkion antzeko bestelako egoerak ere.
5. Borondatezko baja.
Jantoki zerbitzuan borondatezko baja hartuz gero, baja hori eragin duen kausa edozein dela ere, familia-unitateak osorik ordaindu beharko du baja eragin duen hilabete naturalari dagokion kuota. Ezin izanen da ez hilerokoa hainbanatu ez kuota aldatu aldi horretan zerbitzua benetan erabili den egunen arabera.
6. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzea.
Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzeagatiko tarifa izanen da eguneko 5 eurokoa, kalkulatuta jantokiko gehieneko tarifaren arabera eta hileko zerbitzu egunen kopuruaren arabera.
7. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hastea.
Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hasten bada, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuak oniritzia emanik, indarreko araudiaren arabera dagokion tarifa aplikatuko da.
8. Salbuespena urtebetetik beherakoentzat.
Haurrak jantoki zerbitzuko kuota ordaintzetik salbuetsita egonen dira urtebete bete arte.
Vianan, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2609504