141. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Udalak, 2026ko maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udaleko 2026ko plantilla organikoan.

Espedientea jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, behar zen iragarkia argitaratu ondoren, 2026ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean.

Inork erreklamaziorik egin ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da plantillaren aldaketa.

Hori dela eta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da orain.

Valtierran, 2026ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Plaza hauek gehitzen dira:

Garbiketako bi peoi; maila: E; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; lanaldia: %80; lanpostuko osagarria: %8,22; mailako osagarria: %15; egoera: aktibo.

Iragarkiaren kodea: L2609218