2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UZTARROZE
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 33. lurzatian. Behin betiko onespena
Uztarrozeko Udalak, 2026ko ekainaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran (3. puntua), erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, ukitzen duena Uztarrozeko 1. poligonoko 33. lurzatia, lerrokadurak eta sestrak zehazteko, helburua izanik jatorrizko lurzatia bi unitate independenteetan banatzea. Teresa Las Fuertesek sustatu du.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari; zehazki, 74. artikuluari, 79. artikuluarekin loturik (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uztarrozen, 2026ko ekainaren 18an.–Alkatea, Jone Alastuey García.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609291