2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Olorizko Udalak, 2026ko ekainaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko ehiza-barruti baten eraketa sustatzea, Untzueko eta Olorizko udal-mugarte guztiak hartuko dituena, barne daudela Etxagueko, Mendibilgo, Olorizko eta Soltxagako kontzejuak, babes harturik 17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.
Horrenbestez, Olorizko udal-mugartean (barne daudela Etxagueko, Mendibilgo, Olorizko eta Soltxagako kontzejuak) sartutako lurren jabe guztiei adierazten zaie ezen, ez badute baimentzen beren jabetzak ehiza-barrutian sartzea, eskabide bat aurkeztu beharko dutela Udalaren Erregistro Orokorrean, honako hauek adierazita: jabearen izena, eta zer jabetza utzi nahi den barrutitik kanpo (poligonoa, lurzati-zenbakia eta azalera).
Eskabide hori hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tokiko ehiza-barrutian sartutako lurren jabeek ez badute eskabiderik aurkezten, berariaz adierazteko ez dutela baimentzen lur horiek barrutian sartzea, ulertuko da baimena isilbidez eman dutela.
Oloritzen, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2609432