2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Leozko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko manuekin.
Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da entitate honen egoitza elektronikoan (https://leoz.sedipualba.es/).
Jarraikiz aipatutako Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aurreikuspenei, jendaurreko informazioaren izapidean inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluarekin bat.
Iratxetan (Leotz), 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2609615