2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Abeltzaintza estentsiboa
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak hori garatzeko onetsi duen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honen bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Jon Artajona Aniz.
Jarduera: abeltzaintza-jarduera estentsiboa.
Tokia: 2. poligonoa, 325. lurzatia, Legarda.
Legardan, 2026ko ekainaren 23an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L2609594