141. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Abeltzaintza estentsiboa

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak hori garatzeko onetsi duen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honen bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Legardako Udala.

Jarduera: abeltzaintza-jarduera estentsiboa, "Highland Cattle" behi-talde bat modu estentsiboan hazi eta zaintzeko.

Tokia: 2. poligonoa, 291., 293. eta 359. lurzatiak, Legarda.

Legardan, 2026ko ekainaren 18n.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2609593