2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Elizagorriko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publiko bat eginen du, gutun-azal itxien bidez, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
Lote bakarra: alepo pinuaren zura. Azalera, guztira: 202 ha. Zuhaitz kopurua, guztira: 115.351. Bolumena: 8.308 m³.
–Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 41.540 euro.
–Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
–Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
–Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitza geldituko da sesta emateko epearen mende, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Proposamenak irekitzea: Elizagorriko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.
Lehenbiziko lizitazioa adjudikatu gabe gelditzen bada, automatikoki eginen dira hurrengo enkanteak egiteko deialdiak, baldintza-agirian ezarritako moduan eta epeetan, eta Nafarroako Kontratazio Publikoaren Atariaren bidez.
Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, dagokion iragarkia Kontratazio Atarian argitaratzen denetik aurrera, eta aurkeztu beharko dira Elizagorriko udaletxean, Udalaren egoitza elektronikoan (https://lazagurria.sedelectronica.es), edo erabiliz indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko.
Elizagorrian, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.
Iragarkiaren kodea: L2609463