141. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Aldaketa, Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2026ko ekainaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen ordenantza fiskalean.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Xabierren, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.

Iragarkiaren kodea: L2609591