141. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

Ordenantza, bizilagunei eta herriarekin lotura dutenei ehiza larria (basurdea eta azeria) aprobetxatzeko txartelak emateko

Itzalleko Kontzejuak onura handiagoa lor dezan ekonomia eta antolaketaren aldetik NA-10.417 ehiza-barrutiaren aprobetxamenduan, basurdea eta azeria ehizatzeko txartelak arautu dira, une horretan ustiategi horretaz arduratzen den ehiztari-taldearen arduradunak ezartzen duen ordenamenduaren barruan. Horretarako, honako tarifa eta baldintza hauek proposatu dira basurdearen txarteletarako:

–Erroldatuak: 100 euro/denboraldia.

–Erroldatu gabeak baina Itzalle herriarekin lotura dutenak: 200 euro/denboraldia.

–Erroldatuak, lurrak lagatzen dituztenak eta, beraz, kontzeptu horrengatik tasa ordaintzen dutenak: 0 euro/denboraldia.

Itzallen (Zaraitzu), 2026ko urtarrilaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2609419