141. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

2026an aplikatu beharreko tarifak. Onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2026ko ekitaldian aplikatu beharreko tarifak eta, beraz, honela geldituko dira partidak eta zenbatekoak:

a) Belarrak, 2026an:

1.–Ordainketa partikularrei: 0,2268 euro erreguko.

2.–Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,4535 euro erreguko.

b) Edateko uraren eta ureztatzeko zerbitzuaren kanona, 2026an: 123,36 euro paratutako kontagailu bakoitzeko (BEZa barne).

c) Saneamendu zerbitzuaren kanona, 2026an: 61,69 euro paratutako kutxatila bakoitzeko (BEZa barne).

d) Ur kontsumoaren prezio publikoa, 2026an: 0,108288 euro/m³ (BEZa barne).

e) Etxerako epaitzak, 2026an: 38,45 euro/lotea.

f) Auzolana, 2026an:

1.–Motozerrarekin: 92,16 euro eguneko (8 lanordu).

2.–Arrunta: 80,69 euro eguneko (8 lanordu).

3.–Ordu bat, makineria, pala, etab. duen traktorearekin: 50,79 euro lanorduko.

4.–Ordu bat, traktore bakarrarekin, atoidun ibilgailuarekin, eta abarrekin: 31,86 euro lanorduko.

g) Kilometroak, 2026an:

1.–Mendi-ibilgailuan, pistaz eta bidez: 8,00 euro bidaia bakoitzeko.

2.–Ibilgailuan, errepidez: 0,37 euro/km.

h) Sakristautzako zerbitzuaren haborokina: 70,13 euro/hilabete.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.

Itzallen (Zaraitzu), 2026ko urtarrilaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2609417