141. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2026ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezporogiko udalerrian suteak prebenitzeari buruzko udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezporogin, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: L2609604