2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Aldaketa Udal Planean, AA-7aren mugaketari dagokionez (2. poligonoko 48. lurzatia; Artze auzoa 11). Hasierako onespena
Donamariako Udalak, 2026ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Donamariako Udal Planeko AA7aren mugaketaren aldaketa xehakatua (Artze Auzoa 11; 48. lurzatia, 2. poligonoa), Mugara Arquitectura SLk idatzia eta María Inmaculada Mariñelarena Belarrak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donamarian, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2609872